XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agureak ez zuen erantzun.

Berriro egunkaria zegoen lekura makurtu, orrian begiak finkatu eta murmurikatu zuen:

- Erdi biluzik zaudek guztiak, hau delitua duk, esan diat ba.

Joe Harland altxatu eta aldendu egin zen handik.

Kasik gaua zen; belaunak zurrun zituen luzaro eserita egon izanaren ondorioz.

Tirriki-tarraka aurrera zihoan bitartean ohartu zen gerrikoak sabel puztua estutzen ziola.

Gerra-zaldi gizajoa! Hik pare bat zurrut behar dituk hire gauzei buruz pentsatzeko...

Ate birakarietatik halako garagardo-usain zehaztugabe bat zetorren.

Barrualdean, zerbitzariaren aurpegiak madari gorrixka bat zirudien, kaobazko apal eroso baten gainean ezarria.

- Atera whisky bat.

Whiskyak, bero eta lurrintsua, kiskali egin zion eztarria.

Honek bizi-indarra ematen zidak, bai horixe!.

Edaria bukatu ez bazuen ere, barrara hurreratu eta urdaiazpiko-otarteko txiki bat eta oliba bat jan zituen.

- Beste whisky bat, Charley.

- Honek bizi-indarra ematen zidak.

- Denbora gehiegi eman diat ezertxo ere edan gabe; horixe gertatzen zaidak niri.

- Ni horrela ikusita ez huke sinetsiko, lagun, lehen Wall Street-eko Aztia deitzen zidatela; hori giza aferetan zorteak duen aparteko garrantziaren beste erakusgarri bat baino ez duk... Bai jauna, atseginez.

- Gora osasuna eta doala pikotara zoritxarra! Honek bizi-indarra ematen zidak, bai horixe! Tira, nik esango nikek zuen artean ez dagoela bat bera ere sekula espekulazioren batean sartu ez denik, eta, esan, zuetako zenbat ez dituk etsia harturik atera?

- Horra hor giza aferetan zorteak duen aparteko garrantziaren beste erakusgarri bat.

- Baina ez nire kasuan, jaunak, nik hamar urtez jokatu diat Burtsan, hamar urtez, gau eta egun lan eginda, ez diat negozio bat bera ere begien bistatik galdu, eta hamar urtez hiru aldiz baino ez diat egin kale, azken aldia kontuan hartu gabe.

- Jaunak, sekretu bat esango dizuet